Tip:
Highlight text to annotate it
X
Egunkari haren itxierak oso triste jarri gintuen,
asko kosta zitzaugulako adirazpen askatasuna lortzea.
Eta guri Areyns de Munten, eta gure alderdian,
ez zaigu gustatzen egunkariak ixtea.
Egunkariak adierazpen tresnak dira,
eta oso tristea da edozein egunkari ixtea.
Bestaldetik pentsatzen dugu senideei egiten ari zaien
prozesua oso mingarria dela, eta
herritarren autoestiman ere ondorioak dituela.
Dena dela, frogatuko balitz ez dela ezer izan,
nork senda lezake familia hauei egindako mina.
Zuzenbide estatu batean nahiko genuke afera
hauek era azkar batean egitea, prozesuak luzatu gabe.
Itxaropen gutxi ematen digute,
izan ere demokrazia zer edo zer bada pertsonen adierazpen askatasunaren
eta pertsonen eskubideen defentsa da.
Hortaz, Areyns de Munteko ikuspegi xumetik
eskatzen diogu Justiziari era justuan eta azkar jardutea,
erabateko objektibotasunez;
aurreneko unetik oso larria iruditu baitzitzaigun.